Trap doinuez itxiko du EH Bilduk kanpaina
Muaran itxiko du kanpainaren pertsiana Hondarribiko EH Bilduk.
Trap musika eta umorea uztartuko ditu Hondarribiko EH Bilduk kanpaina amaierako festan. Hondarribia Trap Festival egingo dute ostiralean (hilak 24), 21:00etatik aurrera Muara elkartean. Kartelean azaltzen denez, DJ Ochotecno eta Txomin Bayo izango dira musikaren arduradunak.