Harreraren aldeko jaialdiko bazkarirako txartelak salgai
Ekainaren 1ean Lakaxitan Irungo Harrera Sarearen alde egingo den jaialdiko bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko. Hondarribiko Ttopara (Arma Plaza) eta Garua (Donostia kalea) kafetegietan eta Irungo Kabigorrin eros daitezke, 10 euroan.
Paella izango da bazkaltzeko (haragizkoa edo barazkiekin, aukeran), eta postrea ere sartzen da prezioaren barruan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, pique-nique erara izango da bazkaria, Lakaxitako belardian.
Ostiralean aurkeztuko dute ekainaren 1eko jaialdi solidarioa. Duela bi aste Patxuko Nice taldeak estreinatu zuen Harrera abestiarekin bezala, jaialditik ateratzen den diru guztia Irungo Harrera Sarearen alde izango da.