EH Bildu: "Politika publikoak behar dira parekidetasuna lortzeko"
Ostegunean merienda feminista egingo du Hondarribiko EH Bilduk.
Parekidetasuna da Hondarribiko EH Bilduk hauteskunde kanpainaren harira Internetera igo duen hirugarren bideoko protagonista (ikusi behean). “Ez gaude inoren kontra, pertsona guztiak herriko festetan parte hartzearen alde gaude”, mezu hori zabaldu dute bideoaren bitartez. Oihana Etxebarrieta eta Kotte Susperregi, hauteskunde zerrendako hirugarrena eta zortzigarrena azaltzen dira bideoan.
EH Bilduren iritziz “politika publikoak behar dira parekidetasuna nahi badugu” eta berdintasun teknikaria ezinbestekoa dela deritzote: “Udalak etxeko lan handi bat du egiteke, ez dugu berdintasun politikarik. Hori lortzeko egingo du lan Hondarribiko EH Bilduk”.
Ostegunean, mendari feminista
Ostegunean, bertso mendari feminista egingo du koalizioak, udal hauteskunde kanpainaren barruan. Gipuzkoa plazan elkartuko dira, 19:30ean. Maddi Ane Txoperena eta Nerea Elustondo bertsolariak gonbidatu dituzte askaltzera.