EAJ-k ostegunean ekitaldia egingo du Kultur Etxean
Euzko Alderdi Jeltzaleak ekitaldi politikoa antolatu du ostegunerako, hilaren 23rako, udal hauteskunde kanpainaren barruan. Kultur Etxeko areto nagusian egingo dute, 19:30ean. “Gure programaren ildo, proiektu eta ekintza nagusiak azalduko ditugu”, aurreratu du Hondarribiko EAJ.
Ekitaldi irekia izango da eta bertaratzen diren herritarrek “galderak egiteko eta ekarpenak eskaintzeko” aukera izango dutela gaineratu dute jeltzaleek.