Sozialistek arrosak banatuko dituzte Portuan gaur
Alderdi sozialistak Alde Zaharrean eta Portuan egingo du gaur (asteartea) hauteskunde kanpaina, goizez. Hondarribiko alkategai Iosu Alvarezek arrosak banatuko ditu Kale Nagusian lehenik eta San Pedro kalean gero. Ondoan izango du Goizane Alvarez, foru hauteskundeetan Bidasoa-Oiartzun barrutiko sozialisten zerrendako lehena.
Bihar, asteazkenez, Soroetan egingo du kanpaina PSE-EEk, eta ostegunean Mendelun.