45 urte baina ezin ahaztu
Gaurko egunez duela 45 urte gertatu zen Asturiagako segada. Guardia Zibilak eta Espainiako poliziak elkarlanean prestaturiko ekintzan 27 urteko Jose Luis Mondragon arrasatearra eta 21eko Xabier Mendez santurtziarra erail zituzten. Asturiaga 1974 elkarteak omenaldi xumea antolatu du gaurko eta herritar talde batek erantzun dio deialdiari, itsasoan loreak utziaz.
Orain bi urte sortu zen Asturiaga 1974 elkartea, bertan gertatutakoa ikertu eta hildakoak omentzeko. Elkarteko kide diren Xabier Isasik eta Xabi Bengoetxeak hartu dute hitza gaurko ekitaldian. Gazteek metrailetaz tiro egin eta poliziek erantzun zutela gezurtatu, eta Asturiagakoa segada izan zela azaldu dute.
Irakurri 2017an argitaratutako erreportajea
45 urte bete dira gaur bi gazteak Higer farola ondoko harrizko hondartzan hil zituztela. Asturiaga 1974an urtero bertan elkartzeko konpromisoa adierazi du, eta gutxi barru plaka bat jarri nahi dutela jakinarazi, belaunaldi berriek bertan zer gertatu zen jakin ezaten.