Bigarren eskuko bizikleten azoka egingo dute larunbatean
Balazta elkarteak antolatu du, Euskadiko Kirol Portuak erakundearen laguntzarekin.
Balazta elkarteak bigarren eskuko bizikletaren azoka antolatu du larunbaterako, Euskadiko Kirol Portuak erakundearen laguntzarekin. Hondarribiko Kirol kaian egingo dute, 09:00etatik 14:00etara.
Bertan, bizikletak eta osagarriak saldu eta erosteko aukera izango dela adierazi du Balaztak: “Edozeinek ekar dezake bere bizikleta, edo bizikletarako osagarriak, saltzeko. Ez da ezer kobratuko eta salerosketak interesatuen artean egingo dira”. Balaztako kideak bizikletak erakusteaz arduratuko dira, bakoitzean prezioa eta saltzailearen telefonoa zehaztuko dituztelarik.