Asturiagako segada gogoan izango du EH Bilduk
Ekitaldia antolatu dute larunbaterako, kai berrian.
Zurekin Hondarribia gara. Zurekin Memoria Historikoa gara leloarekin hauteskunde kanpainako ekitaldia egingo du Hondarribiko EH Bilduk larunbatean kai berrian, 11:30ean. Asturiagako segadaren 45. urteurrenaren harira antolatu dute ekitaldia.
Astelehenean beteko dira 45 urte Jose Luis Mondragon arrasatearra eta Xabier Mendez santurtziarra Hondarribiko Asturiaga hondartzan hil zituztela. Asturiaga 1974 elkarteak omenaldia antolatu du astelehenerako. 19:00etan egingo dute, bi gazteak hil zituzten lekuan.