Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Elkarrekiko errespetua" gaztetxearen eta udalaren artean

Gazteek prentsaurrekoa eskaini dute maiatzaren 3an Txomin Sagarzazu alkatearekin izandako bileraren balorazioa egiteko.

Gazte Asanblada gaztetxea Gaztetxean atondu duten liburutegian eman zuten prentsaurrekoa
Hondarribia
2019/05/14

Txomin Sagarzazu alkatearekin izandako bileraren balorazioa egiteko prentsaurrekoa eskaini zuen Hondarribiko Gazte Asanbladak ostiral arratsaldean. Egiluz jauregiaren okupazioaz hitz egiteko bilera eskatu zioten gazteek alkateari, eta Sagarzazuk maiatzaren 3a hartu zituen udaletxean.

Gazteen arabera, “elkarrekiko errespetua” eskatu zien alkateak bileran zehar: “Gure eskubide osoa omen dugu, haien esanetan, gure kabuz proiektu hau aurrera eramateko. Espero dugu hitz hauek zintzoak izatea, jakin baitakigu udalak zer esaterik eta egiterik duela, eta haren erantzukizunak uneoro edukiko dugu kontuan”.

Hala, udalarekiko errespetua adierazi zuen gazte asanbladak, beti ere gaztetxea autogestiotik kudeatuko dutela argi utzita: “Gune autogestionatua da hau eta horrela jarraituko du izaten, ez dugu inongo loturarik eduki nahi instituzioekin”. Halaber, okupazioak erakundeen hutsune bat betetzera datorrela erantsi zuten: “Udalak adierazi digu gazteon kezkei kasu egiteko prest dagoela, baina urteak daramatzagu arazo honekin. Hala balitz, ez ginateke puntu honetara iritsiko”.

Eliza da Egiluz jauregiaren jabea, eta elizarekin ere hitz egiteko prest daudela berretsi zuten gazteek: “Sartu ginenetik elkarrizketara irekiak egon gara”. Baina eraikinaren jabearen jarrera salatu dute, “urteetan jauregia zabortegi moduan” erabili duelakoan. Garbitu eta gero, egoera onean dagoela baieztatu dute, eta kritiko azaldu dira jabeak egiturarekin kezkatuta dagoela azaldu duelako: “Bat-batean badirudi eraikinaren egoerarekin kezkatzen direla, baina gu izan gara kezkatu garen lehenak, eta ondo dagoela baieztatu dezakegu. Edozeinek konprobatu dezake, gaztetxeak ateak irekiak dituelako”.

Ateak irekita uzteko eta Egiluz jauregiari bizitza ematen jarraitzeko konpromisoa adierazi zuen Hondarribiko Gazte Asanbladak joan den ostiralean eskainitako prentsaurrekoan: “Argi dugu Hondarribiak gaztetxe bat behar duela, eta behar horren alde dena emateko prest gaude. Ez gara hemendik mugituko”. Bukatzeko, astebururo antolatzen ari diren eta hemendik aurrera antolatuko dituzten ekitaldietan parte hartzeko gonbita luzatu zieten gazteek hondarribiar guztiei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.