[GALERIA] Txotx, Boliviako Amazoniaren alde
Sagardo Eguna ospatzen ari dira Urdanibia plazan
21 sagardogile, eta 4.000 sagardo litro eskaintzan. Horiexek Irungo 24. Sagardo Egunaren kopuru adierazgarriak, baina ez bakarrak; izan ere, Irunen sagardoaren festak izaera solidarioa baitu. Zazpi euroren truke, zapia, pintxo bat eta hamar trago edateko edalontzia, eta bildutako diru guztia, azkenik, Taupadak elkartearentzat, Boliviako Amazonia babesteko egitasmoetara bideratzeko.
18:00etan puntuan hasi da festa, eta ordurako giroa bazebilen arren, Urdanibia plazaren bueltan arratsaldeak aurrera egin ahala joan da jende gehiago biltzen. Musika lagun eta eguraldiak lagunduta, inork gutxik uko egin dio aurtengo uzta dastatzeari.
Bitxikeri gisa, aipatu, Jose Antonio Santano izan dela Urdanibia plazan sagardoa botatzen: sagardozaleen artean botoak lortu asmoz txotxen ederki moldatzen dela frogatu du PSE-EEren alkategaiak.

