Seme-alabekiko komunikazioa eztabaidagai Gurasolab-en hirugarrenean
Miren Camison hezitzailea izango da hizlaria. Programa irekia da Gurasolab, Ama Guadalupekoa ikastetxeko gurasoen elkarteak abiatutakoa.
Ama Guadalupekoa ikastetxeko guraso elkarteak abiatutako Gurasolab programaren hirugarren hitzaldia egingo dute bihar, osteguna, Hondarribiko Kultur Etxean. Nola komunikatzen gara gure seme-alabekin?, hori da maiatzerako aukeratu duten gaia. Miren Camison hezitzailea izango da hizlaria. Haziera kontzientean eta haurren prebentzioan aditua da Camison.
Hitzaldia euskaraz izango da. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, programa irekia da Gurasolab. Bertan, haur eta nerabeekin zerikusia duten gaiak lantzen dira. Adituek gidaturiko solasaldiak izaten dira, gurasoen arteko eztabaidarako pizgarri direnak. Solasaldia bitartean, pintxoak zerbitzatuko dituzte antolatzaileek.