Billabak eta L'Arc abesbatza gazteen kontzertua, Portuko elizan
Aritz Enparanen korua Katalunian egon da abesten. Larunbatean Bartzelonako abesbatza bat etorriko da Hondarribira, trukean.
Hondarribiko Billabak eta Bartzelonako Cor Jove L’Arc abesbatzek kontzertua eskainiko dute bihar larunbata Portuko elizan. Aritz Enparanek zuzentzen duen Billabak korua Katalunian egon zen apirila hasieran eta, elkartrukea biribilduz, L’Arc Musica fundazioaren gazteen taldeak Hondarribia bisitatuko du asteburuan.
Portuko elizan abestuko dute bi abesbatzek, 20:30etik aurrera. Talde bakoitzak zazpi abesti interpretatuko ditu eta, emanaldia bukatzeko, bi pieza elkarrekin abestuko dituzte: Mikel Laboaren Txoriak txori (Jabi Bustok moldatua) eta Muntanyes del Canigo herrikoia (Nadal Puigek moldatua).