Joseba Irazoki Hondarribira itzuliko da ostiralean, lagunekin
Joseba Irazoki musikari beratarrak kontzertua eskainiko du ostiralean, maiatzak 3, Hondarribiko Psilocybenea aretoan. 2016ko Fenomena Rock jaialdian egin bezala, lagunez inguratuta iritsiko da Mendeluko aretora, Joseba Irazoki eta Lagunak taldearekin.
Aurretik Mikel Uraken igoko da oholtzara. Iazko udazkenean Mise-En-Scene diskoa kaleratu zuen bilbotarrak eta batez ere lan horretako abestiak abestuko ditu Posilocybenean.
Ateak 21:00etan irekiko dituzte eta ordu horretatik aurrera salduko dituzte sarrerak, 8 euroan. Mikel Urakenen emanaldia 22:00etan hasiko da eta ondoren joko du Irazokiren bandak.