Patxi Moreno berriro xake taulako errege
Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteko Patxi Moreno irundarrak Gazte Mailako Euskadiko Txapelketa irabazi du. Eibarren jokatu zuten hilaren 23tik 27ra eta Marlaxkako hiru kidek hartu zuten parte, Moreno eta Ander Tafall gazteetan, eta Jokin Etxaniz Kadete Mailan.
Bigarren aldia da Morenok gazteen Euskadikoa irabazten duena. 2017an lortu zuen lehen txapela —iaz kadeteekin lehiatu zen—. Eibarren, Bizkaiko txapelduna geratu zen irundarraren atzetik, Leioako Askartzako Imanol Toledo. Abadiño Xake Taldeko Aritz Eder Elexpek osatu zuen podioa. Ander Tafall Marlaxkako beste ordezkaria 11. postuan sailkatu zen.
Kadeteetan, Jokin Etxaniz 17.a zen.