Gaur Alde Zaharreko ghettoan, bihar Mendelukoan
Gorpuzkingz trap taldeak 'Hondarribiagra' aurkeztuko du etxean. Gaur izango da abesti berriak entzuteko lehen aukera, Le Petit Treme tabernan.
Gaur (ostirala) Le Petit Treme tabernan, Alde Zaharreko ghettoan. Eta bihar, Mendelukoan, Psilocybenea aretoan. Gorpuzkingz trap taldeak zaleak tente jarri nahi ditu asteburuan, eta bigarren diskoa aurkeztuko du horretarako, Hondarribiagra goiburukoa.
Ekitaldia nagusia biharkoa izango da, Psilocybenea aretoan Arrano Pertxa eta Ziakhusekin batera emango duten kontzertua. Diskoa aurkezteaz gain, kontzertua bideoz grabatuko baitute euskal traparen aitzindariek. 21:00etan irekiko dituzte ateak eta 22:00etan hasiko da musika. Sarrerak 5 euroan eros daitezke leihatilan.
Baina gaur Le Petit Tremen taldekideengandik gertuago egoteko aukera izango dute zaleek. 20:00etan aurkeztuko dute diskoa. 10 euroan salduko dituzte eta nahi duenak Gorpuzkingzekoen sinadurak lortzeko aukera izango du. Aurkezpenean abesti berriak jarriko dituzte, horien artean beheko bideoko Gure plana. Ondoren, Big Txiki taldeko kideak dj saioa eskainiko du 22:00etan hasi eta polizia agertu arte.