PSE-EE alderdiak Hondarribiko zerrenda aurkeztu du
Hamazazpiko zerrenda da, Iosu Alvarez, Noemi Odriozola eta Iratxe Olaizola buru dituena.
Udal hauteskundeetarako Hondarribiko zerrenda aurkeztu du PSE-EE alderdiak. Otsailaren 22an jakinarazi zuten sozialistek Iosu Alvarezek errepikatuko zuela alkategai bezala. Orain, Alvarezek gidatuko duen zerrendaren berri eman dute.
Sozialisten hitzetan, “ilusioz eta indarrez gainezka dauden hiritarrak” azaltzen dira zerrendan, “baina batez ere ideia asko dituztenak, eta arima sozialean oinarritzen den programa bat defendatuko dutenak”.
Hamazazpi pertsonez osaturiko taldea da, hamabi alderdi kide eta bost independente. Horietako bat, gainera, bigarren tokian ageri da: Noemi Odriozola. Alvarezekin eta Odriozolarekin batera, Iratxe Olaizola, Maria Jesus Garin, Ramon Laborda eta Jose Carlos Alonso ageri dira lehen sei tokietan.
Hondarribiko PSE-ren hautes-zerrenda
- Iosu Alvarez Ieregi
- Noemi Odriozola Pascual (indep.)
- Iratxe Olaizola Esquina
- Maria Jesus Garin Esnaola
- Ramon Laborda Larzabal
- Jose Carlos Alonso Alonso (indep.)
- Jesus Maria Ogeta Arrue (indep.)
- Guacimara Garcia Alayon
- Cinta Palenzuela Mugika
- Pedro Barruso Bares
- Estela Galan Marijuan
- Antonio Soria Diaz
- Francisco Javier Garmendia Martinez
- Iker Zinkunegi Berrotaran (indep.)
- Maria Juncal Laborda Larzabal
- Maria Del Coro Gutierrez Otegi (indep.)
- Pedro Jose Olazabal Ortiz