Etxebizitzaren inguruko lanketa aurkeztuko du bihar EH Bilduk
Etxebizitza Alternatibak Lantzen txostena aurkeztuko dute bihar, asteazkenez, Muara elkartean, 19:00etan. Hondarribiko EH Bilduk Hiritik At kooperatibarekin elkarlanean landutako gaia da. Datuen bitartez, Hondarribiko etxebizitza arloaren egoera zein den azalduko dute, eta beste eredu batzuk zerrendatuko dituzte.
Iaz, Hondarribiko EH Bilduk eta Hutsetik ilusiora plataformak beste etxebizitza eredu batzuk aztertzeko jardunaldiak burutu zituzten, Hiritik At-en laguntzarekin. Euskal Herrian abian diren zenbait proiektu aurkeztu zituzten orduan.