Kiroldegiak jarduera fisikoaren eguna ospatuko du larunbatean
Hondarribiko Hondartza kiroldegiak ateak irekiko ditu Jarduera Fisikoaren Munduko Eguna ospatzeko. Larunbaterako hainbat jarduera antolatu ditu, urtean zehar Hondartzan praktikatzen diren kirolak ezagutarazteko. Hala, kardiofita, tinkotzea, tabata eta cycling maratoian trebatu nahi duenak, konpromisorik gabeko aukera izango du larunbatean.
Jarduera guztiak irekiak eta doanekoak dira, baina ezinbestekoa da izena ematea, plazak mugatuak baitira. Hori horrela, azkar ibiltzea komeni da.
Izena eman nahi duenak hiru modu ditu: kiroldegiko harreran, 943 64 71 37 telefono zenbakira deituta, edo helbide elektronikora idatzita.
Jarduerak eta ordutegia
- 09:00 -10:30. Kardiofita.
- 09:00 -10:00. Tinkotzea.
- 10:00-11:00. Tabata.
- 10:30 -12:30. Cycling maratoia.