'Hondarribiagra', zuzenerako
Gorpuzkingz trap taldeak 'Hondarribiagra' bigarren diskoa aurkeztuko du hilaren 13an Psilocybenean. Bideoaz grabatuko dute kontzertua.
Adi datorrenari. Hondarribiko Gorpuzkingz trap taldeak kontzertua emango du hilaren 13an (larunbata) Psilocybenea aretoan. Kontzertu berezia izango da, bigarren diskoa aurkeztu dutelako eta, batez ere, bideoz grabatu egingo dutelako.
Hondarribiagra da euskal traparen talde aitzindariaren bigarren lana, eta Aldapan behera aurrerapen kantua. Joan den astetik Youtuben ikus daiteke abestiaren bideoklipa, Alde Zaharreko ghettoan errodaturikoa.
Hilaren 13ko kontzertuan Arrano Pertxa eta Ziakhus izango dira talde gonbidatuak. Haien atzetik joko du Gorpuzkingzek. Ateak 21:00etan irekiko dituzte eta 22:00etan hasiko da musika. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da.