Hondarribia Arraunen zortzikoak lan aparta egin du Londresen
21. sailkatu da Head oh the River estropadan. 400 ontzi lehiatu ziren guztira Tamesisen.
321 ontziren artean 21.a. Hondarribia Arraun Elkartearen zortzikoak lan bikaina egin zuen larunbatean Londresko Head of the River estropadan. Hondarribiarrek 18 minutu eta 17 segundo behar izan zituzten ibilbidea osatzeko, Oxford Brookes A irabazleak baino minutu eta sei segundo gehiago.
Talde oso gaztearekin lehiatu ziren hondarribiarrak; Julen Castrillonek bakarrik ezagutzen zuen aurretik proba. Berarekin batera, Gorka Egiazu, Beñat Egiazu, Meltxor Amunarriz, Beñat Amunarriz, Gorka Sanchez, Beñat Rekarte, Iñigo Sagarzazu eta Lur Alkain lemazain modura aritu ziren Tamesis ibaian.
Orotara, hiru izan ziren Head of the River proban lehiatu ziren euskal ontziak. Oriok egin zuen posturik onena (17.a), Hondarribia 21. sailkatu zen, eta Baionako Aviron 58. tokian iritsi zen helmugara.
Traineruak, San Pedron
Zortzikoa Londresen lehiatzen zen bitartean, Hondarribia Arraun Elkarteko hiru traineruak San Pedroko X. Test Estropadan aritu ziren. GoFit Hondarribia bigarren sailkatu zen Santurtziren atzetik, eta B ontziak 20. egin zuen.
Nesketan, Oriok irabazi zuen proba, eta Bertako Igogailuak Hondarribia bosgarren helmugaratu zen.