Hasi da Zaporeak-en bigarren bilketa eguna
Irungo Mendibil eta Palmera, eta Hondarribiko Muliateko BM supermerkatuetan ari dira Greziarako jakiak biltzen.
Atzo bezala, gaur larunbatean ere bilduko ditu jakiak Zaporeak-ek. Irungo Palmera-Montero eta Mendibil guneetako, eta Hondarribiko Muliateko BM supermerkatuetan ari dira bilketa egiten. Otsailetik Greziako Lesbos irlan kudeatzen duten sukaldeko biltegia bete nahi dute. Egunero, 1.300-1.500 pertsonentzako janariak prestatzen dituzte bertan.
Honakoak ari dira biltzen: lekari lehorrak, makarroiak, oliba olioa, atun eta sardina latak, eta espeziak (currya, kuminoa, piperrauts zuria eta piperrauts beltza). Iluntzeko bederatziak arte egongo dira boluntarioak hiru saltokietan.