Ezohiko plenoa egingo dute bihar
Ezohiko plenoa egingo dute bihar, martxoko ohiko bilkuran sartzerik izan ez ziren gaiak lantzeko. Gai nagusia apirilaren 28ko hauteskundeetarako mahaietako kideak izendatzeko zozketa izango da.
Bigarrenik, etxez-etxeko laguntza zerbitzuari dagokion araudia onartzeko proposamena eztabaidatuko dute. Hirugarren eta azken puntuan, ekintzailetzaren sustapenerako enpresa lehiakortasuna hobetzeko diru laguntzak onartzeko proposamena bozkatuko dute.