Hondarribiko surfski denboraldia igandean abiatuko da
Amuitz Klubak topaketa antolatu du igande goizerako. 30 itsas-piraguista inguru espero dituzte.
Hondarribiko Amuitz Outrigger Kanoa Klubak 30 kirolari inguru elkartuko ditu igandean, 2019ko denboraldiari hasiera emateko balioko duen Amuitz Surfski Topaketan.
11:00etan Beteranoen Mollatik abiatuta, ordu eta erdi inguruko ibilbidea egingo dute piraguistek Txingudiko badiako uretan hondartzako inguruetara eramango dituena. “Bertan, itsasoa lagun badute, piraguismoaren modalitate honetan aritzen direnek oso gustuko duten Txingudi olatuaz gozatzeko aukera izango dute”, azaldu du Amuitzek.
Lehorrera itzulita, babarrun jana egingo dute Klub Nautikoan.
2016a sortu zen Amuitz
2016an sortu zen Amuitz Kluba, hawaiiar jatorriko piragua (outrigger kanoa) eta surfskia bultzatzeko xedez. Igandeko topaketarako Hondarriabiko Itsaskari-Baita (nautikoa), Euskadiko Kirol Portuak (EKP) eta Amuitz Nautical Experiences-en laguntza izan du. Hurrengo hilabeteetan jarduera gehiago antolatuko dituela adierazi du kirol elkarteak.