Baratza bat liburu artean
'Belardoren baratza, ortu eta komiki tailerra' antolatu du liburutegiak 7-11 urteko haurrentzat.
Baratza liburu artean, hori da Hondarribiko Udal Liburutegiak udaberrirako egin duen proposamen xelebrea. Belardoren baratza, ortu eta komiki tailerra antolatu du liburutegiak. Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariak eskainiko du, eta Endanea lore saltokiaren laguntza izan dute (ikusi aurrerapen bideoa behean).
7 eta 11 urte bitarteko haurrentzako tailerra da eta asteazken honetan (hilak 20) abiatuko dute, 18:00etatik aurrera. Lehen egunean, tailerraren nondik norakoak azalduko diete haurrei, eta baratza prestatzen hasiko dira.
Izena eman nahi dutenek hiru modutara egin dezakete: 943 11 12 85 telefono zenbakira deitu, 688 86 08 46 WhatsApp-era mezu bat bidali, edo posta elektronikoz idatzi.