Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

"Elektronika taldea izan nahi duen rock taldea gara"

Iñaki 'Matxet' Altolagirre sanjuandarraren talde berria da Sega Sound Killers. Hondarribiko Psilocybenean emango dute lehen kontzertua, "oso indartsua eta oso bisuala".

sega sound killers Sega Sound Killers (arg: G. Bravo)
Hondarribia
2019/03/14

Bizirik daude eta larunbatean erakutsiko dute. Sega Sound Killers (SSK) rock elektroniko taldeak bere lehen kontzertua emango du Hondarribiko Psilocybenea aretoan. Iñaki Matxet Altolagirre sanjuandarrarekin hitz egin dugu proiektu berriaz. Ondoan ditu taldean Eneko Lusar oiartzuarra (teklatuak), Eneko Larrañaga oreretarra (bateria) eta EKTZ DJ hondarribiarra. Mezu argi batekin datoz, “we are alive“, eta Mendeluko aretoaren soinu eta argi gaitasun guztiak mugaraino eramateko mehatxua egin dute.

Matxetek HITZAri azaldu dionez, elektronika egiten du laukoteak, baina rocka dute zainetan. “Laurak rock mundutik gatoz, eta hori da gure DNAa, baina elektronika taldea gara, elektronika taldea egiten saiatzen den rock taldea da Sega Sound Killers. Estilo asko darabiltzagu, elektronika gogorra, baina baita bisturi lanekoa, sentsuala eta sexya. Zinema ere asko gustatzen zaigu, eta gure musikak badu zinematik zerbait, eta larunbatekoa oso zinematografikoa izango da”.

We are Alive da taldeak orain arte aurreratu duen kanta bakarra. Abesti indartsua, erraz sartzen dena, eta erloju-bonba bat zuzenean. Lehen segundotik oso bizirik daudela erakutsiko dute Psilocybenean: “Garrantzia handia ematen diogu musikari, baina baita irudiari ere. Lehen aurkezpena izanik, asko zaindu dugu larunbatekoa. Lehen momentutik dena ematera aterako gara, emanaldi oso indartsua izatea da gure asmoa”.

Taldearen izenak bideo jokoen belaunaldiari egiten dio erreferentzia, baina sanjuandarrak zehaztu duenez, ez da bideo jokoen zaletasuna taldekideak elkartzen dituena, “nerabe zarenean gauzengatik duzun ilusioa eta energia baizik”. Horren bila joan da SSK laukotea osatzerakoan. Ilusio horrez gainezka daudela esan du, eta Psilocybeneara hurbiltzen diren zaleak zipriztindu nahi dituzte, kontzertuan lehenik, eta kontzertuaren ondoren luzatuko duten SSK Party-an gero.

23:00etan hasiko da Sega Sound Killers taldearen estreinaldia; ordubete lehenago irekiko dituzte ateak. Sarrera aldez aurretik erosi nahi duenak 10 euro ordaindu behar ditu (erosi). Leihatilan, 12 euroan jarriko dituzte, 21:00etatik aurrera. Gero beste batzuk etorriko dira, baina Hondarribikoa berezia izango dela ziurtatu du Altolagirrek: “Urduri gaude lehen honi begira. Oso berezia da guretzat eta oso ondo prestatzen ari gara. Dudarik gabe, kontzertu oso berezia da Hondarribiko Psilocyben eskainiko duguna”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.