Udal gobernuak Martxoaren 8ko pintaketak gaitzetsi ditu

Martxoaren 8ko goizean agertutako pintaketak “gaitzetsi” egin ditu udal gobernu taldeak. Komunikabideei bidalitako ohar batean, pintaketek “gizalege falta” adierazten dutela eta “bizikidetzari kalte” egiten diotela adierazi du: “Udal gobernu taldeak pintaketa hauek deitoratu eta gaitzesten ditu, denon ondarea hondatzeaz gain, errespetu eta gizalege falta adierazten baitute eta bizikidetzari kalte egiten baitiote”.
Halaber, “bizikidetza demokratikoan ideiak askatasunez adierazteko beste bide batzuk” daudela adierazi dute jeltzaleek.
Hondarribiko hainbat tokietan Jaizkibel konpainiaren aldeko pintaketak azaldu ziren, hala nola, Saindua gaztelekuan, San Nikolas zubian, edota institutuko maldan. Bestalde, ‘Hatxeroa’ eskultura morez margotuta agertu zen, eskulturaren oinarrian 8M idatzi zutela.