"Gizarteak mezu argia jaso zuen 2018an"
Hondarribiko Udalak Martxoaren 8ko "mobilizazioetan eta ekitaldi desberdinetan aktiboki parte hartzeko" eskatu die herritarrei.
Hondarribiko Udalak adierazpen instituzionala onartu du Martxoaren 8aren harira. Alderdi guztiek (EAJ, Abotsanitz, EH Bildu, PSE-EE eta PP) bat egin dute testuarekin eta, bertan, “udaleko emakume hautetsi eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak emateko ardura” hartzen dute.
Era berean, “berdintasun erreala eta eraginkorra” bermatzeko politikak burutzeko eta zaintza-lanak bere politika publikoen erdigunean jartzeko konpromisoa berretsi du udal erakundeak.