Gazteekin bilduko da udala, parte hartzeaz hitz egiteko
Etorkizunean parte hartze prozesuak martxan jartzeko eredua zehaztu nahian dabil udala, eta hurrengo asteetan hainbat bilera egingo ditu.
Hondarribiko Udala herriko gazteekin bilduko da bihar, osteguna. Etorkizunean parte hartze prozesuak martxan jartzeko eredua zehaztu nahian dabil udala, eta hurrengo asteetan hainbat bilera egingo ditu. Lehenengoa, gazteekin, bihar Zuloaga Etxean, 19:00etan.
Maria Serrano Gazteria eta Hiritarrekiko Arreta zinegotziak azaldu duenez, gazteen iritzia ezagutu nahi dute: “18 eta 30 urte bitarteko gazteak entzun nahi ditugu, beraien iritzia jakin. Ziur ikasteko asko daukagula”.
Bilera gehiago egongo direla nabarmendu du Serranok. “Lanketa egin da dagoeneko udal teknikariekin eta gobernu taldearekin. Eta etorkizunean, bi herritar talde zabalekin egin nahi da ere. Batetik, dagoeneko udalarekin era batean edo bestean harremana duten elkarte eta herritarrekin, eta bestetik, beste hitzordu berezi bat egin nahi dugu gazteekin”.