Amute-Kosta, Carlos Zapirain eta 'deabruak', desfileko irabazleak

Amute-Kosta auzo elkartea, Carlos Zapirain dantza akademia eta Santiagoko Deabruak kultur elkartea izan dira Hondarribiko inauterietako desfileko irabazle nagusiak. Amute-Kostak konpartsa handien lehen saria irabazi du, Carlos Zapirainek karroza onenarena, eta Irungo deabru taldeak iazko sari bikoitza errepikatu du: Hondarribikoa ez den karroza eta konpartsa onena izan da.
Atzo arratsaldean egin zuten sari banaketa ekitaldia udaletxeko areto nagusian. Igandeko desfileko saridunekin batera, inauterietako kartel lehiaketako eta Gabonetako nahiz Inauterietako erakusleiho lehiaketetako irabazleek ere jaso zuten haien saria atzoko ekitaldian.
Konpartsak
A konpartsak. Banaka
- Guillermo Sodupe
B konpartsak. 2-5 pertsona
- Maximo Martinez
C konpartsak. 6-15 pertsona
- Mendialde
D konpartsak. 15 lagun baino gehiago
- 1. saria: Amute-Kosta
- 2. saria: Pilar Peña Dantza Taldea
- 3. Saria: Txotxuak
Karrozak
- 1. saria: Carlos Zapirain Dantza Eskola
- 2. saria: La3
- 3. saria: Kuki Taldea
Hondarribikoa ez den konpartsa eta karroza onena
- Santiagoko Deabruak
Erakusleiho Lehiaketa
- 1. saria: Guauxua
- 2. saria: Ongi Etorri
- 3. saria: Vertigo