[GALERIA] Itzuli dira Mairuak
Emeki Emakume Elkarteak antolatuta, berriro aritu dira Mairuak baserriz-baserri izpiritu txarrak uxatzen.
Itzuli dira Mairuak Hondarribira. Emeki Emakume Elkarteak antolatuta, berriro aritu dira Mairuak baserriz-baserri, izpiritu txarrak uxatzen eta, zergatik ez, bazkaltzeko zerbait jasotzen trukean.
1990eko hamarkadan hasi ziren Hondarribiko Mairuak ateratzen inauterietan. Duela zortzi bat urte galdu zen tradizioa, eta aurten berreskuratu du Emekik. Baserrietan egin dieten harrera ikusita, argi dago baserritarrek faltan botatzen zituztela Hondarribiko intxixuak.