Musika eskolaren kalejirak abiatuko du mozorro festa
Gaur, ostegunez, hasiko dira Hondarribiko inauterietako ekitaldiak. Dagoeneko klasiko bihurtu den ekitaldi batek irekiko du mozorro festa: Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolako ikasleen kalejirak.
Berritasun gutxi ditu aurtengo egitarauak, baina bada bat bereziki nabarmentzeko modukoa. Izan ere, urte luzez ezkutuan egon diren Mairuak itzuliko dira herrira. Larunbat goizean ibiliko dira baserriz baserri dantzan, Emeki elkartearen eskutik. Egitarau ofizialean 09:00etan Saindutik aterako direla jartzen duen arren —hala iragarri izan dute urte ekitaldia antolatzen ez zen urteetan ere—, 09:30ean eta Montañeneatik abiatuko dira mairuak.
Beheko zerrendan dituzue gaurtik eta astelehenera bitarte inauterien inguruan antolatu diren ekitaldi publikoak.
Osteguna
- 18:00. Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolaren kalejira. Alde Zaharrean.
Ostirala
- 18:00. Inauterietako mozorro festa. 12-17 urte bitartekoentzat, Saindua Udal Gaztelekuaren programazioaren barruan. Puntaleko eskola zaharrean.
Larunbata
- 09:30. Mairuak, baserriz-baserri. Emeki Emakume Elkartearen eskutik. Montañeneatik abiatuta.
- 12:30. Kale animazioa Abiyuan txarangarekin. Alde Zaharrean eta Portuan.
- 14:30. Inauterietako herri bazkaria. Sarrerak 10 euroan salgai Ttopara kafetegian eta Etxeberria tabernan. Arma Plazako karpan.
- 15:30. Puska biltzea, baserri eremuan, Meakako Adixkideak Dantza Taldearen eskutik.
- 18:00etatik gauerdira arte. Kale animazioa Peña Poteo txarangarekin, La3 konpartsak antolatuta. Jarraian DJ Kanu. Alde Zaharrean.
Igandea
- 10:30. Inauterietako desfilea, Arma Plazatik abiatuta (karroza duten taldeak Puntaleko biribilgunean batuko dira). Ibilbidea: Arma Plaza, Minasoroeta, Sabin Arana, Bernat Etxepare, Zuloaga eta San Pedro.
- 17:30. Potxin eta Patxin pailazoen ‘Zirkuko izarrak’ ikuskizuna. Arma Plazako karpan.
Astelehena
- 19:30. Inauterietako sarien banaketa. Udaletxeko areto nagusian.
Martxoaren 5a arte
- Inauterietako kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 18:00etara, eta igandean 10:00etatik 14:00etara. Arma Plaza kultur eta informazio guneko goiko solairuan.