Beste argitasun bat du Guadalupek
Kanpoko argiztatze ornamentala hobetzeko lanak egin dituzte santutegian.
Guadalupeko santutegiko kanpoko argiztatze ornamentala hobetu egin du Hondarribiko Udalak. Udal Brigadako langileek egin dituzte lanak, egunez instalaziokoak eta gauez frogak.
Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, hiriko ondarea balioan jartzeko asmoa dute lanek: “Lan hauek Hondarribiko ondarea balioan jartzeko udalak egindako ekintzetan sartu behar ditugu. Santutegia XVI. mendekoa da, eta orduz geroztik hainbat izan dira eraikinean eta inguruan egindako hobetze lanak. Argiztapen berria jartzea ildo berean doa”.