Gaur mendaitzeko, bertsoak
I. Bertso Mendaria egingo dute Muara elkartean, Txingudiko Bertso Eskolak antolatua. Herriko gazteei joateko eskatu diete.
Txingudiko Bertso Eskolak I. Bertso Mendaria egingo du gaur (ostirala) Hondarribiko Muara elkartean, 19:30etik 22:30era. Hondarribiko gazteei deia luzatu diete, gaur mendaitzera Muarara hurbildu daitezen: “Ziur ez zaizuela kontrako eztarritik joango”.
Bertso eskolaren bertso tailerraren ekimena da, bertsoaren inguruko espazio berri eta informal gisa landu nahi dutena: “Bertsozaletasuna garatzeko espazio bat gehiago izan nahi dute bertso mendariek. Aisialdiarekin lotutako espazio informala, baina bertsoaren jiran ibiliko dena, nolabait esan”.
Muara elkarteari eta antolatzen laguntzen ari diren gazteei esker ona adierazi die Txingudiko Bertso Eskolak.