ELAk grebara deitu ditu adinekoen egoitzetako langileak
Martxoaren 10era bitartean hainbat mobilizazio deitu ditu sindikatuak; aldundiaren "itxikeria" eta "patronalaren jarrera" salatu ditu.
ELA sindikatuak grebara deitu ditu adineko erresidentzietako langileak. Gipuzkoako erresidentzien sektoreko negoziazio bileran ELA sindikatuak eskatutako baldintzak ez direla bermatzen ikusita iragarri dituzte mobilizazioak. Enpresa eta sektoreko negoziazioa bermatu dezakeen proposamen bat eskatzen du ELAk, eta horrez gain, azken bi urteetako atzerapenak konpentsatzeko proposamen ekonomiko bat.
ELAk salatu duenez, patronalaren eskaintzak ez du datozen sei urteetarako eroste ahalmena bermatzen, eta 2017-2018. urteak izoztuta uztea proposatzen dute.
Azken proposamenak LARESek bultzatutakoa omen da (sektoreko hiru patronaletatik bat), eta ELAren arabera, proposamenak Espainiako estatuan sinatu dituen beste hainbat akordio ditu oinarri, “1800 orduko akordioak 800 euroren truke”.
ELA proposamenaren kontra agertu da eta gogorarazi du sektoreko beste bi patronalekin adostutako aurreakordioa berresten jarraitzen duela.
Aurreakordioaren hobekuntzak, ELAren arabera, ondokoak dira:
- 2010. urtetik agortua zegoen lurraldeko hitzarmena berrezartzea.
- Sektoreko langileek, oinarri moduan, lanaldi osoak eta kontratu mugagabea izatea.
- Soldatak KPIren oso gainetik igotzea, soldata-arrakala betiko ezabatzeko.
- Hobekuntzak kontziliazioan.
- Hobekuntzak plusetan.
- Hobekuntzak lan-kargetan.
Mobilizazioetarako egutegia:
- Bihar: Zubi eta biribilgunetan kartelak jarriko dituzte.
- Astelehena: Foru Aldundiaren parean borrokan ari diren kolektibo guztien prentsaurrekoa (11:30).
- Asteartea: Elkarretaratzea Errenteriako Sanmarkosene egoitzan (11:30).
- Asteazkenena: kotxe karabana Irunen.
- Osteguna: Kotxe karabana Errenteria-Oreretan.
- Martxoak 1: Manifestazioa Donostian (11:30).
- Martxoak 3: Elkarretaratzea eta informazio banaketa, 17:00etan, Realaren partida baliatuta.
- Martxoak 5: propaganda eskualdean.
- Martxoak 6: Irungo Zabaltza Plazan elkarretaratzea.
- Martxoak 8: Greba Feminista.
- Martxoak 10: Manifestazioa eta grebaren bukaera, Donostian, Foru Aldundiaren parean.