Blagan elkarteak Mugarra igotzeko plana egin du
Blagan Euskara Elkartearen mendi taldeak Mugarra mendira igotzeko plana egin du iganderako, hilaren 24rako. Hondarribitik goizeko zortzietan abiatuko dira, beti bezala Eroskiko aparkalekutik. Igoera Mañaritik egingo dute, 8,5 kilometrokoa eta 800 metroko desnibelekoa.
Blagan elkartearen mendi taldeak hilean behin egiten ditu planak, igandetan beti. Ez dira jardunaldi gogorregiak izaten, eta euskaraz eginez mendira joan nahi duen ororentzat irekiak dira.
Informazio gehiago behar duenak, 652 766 292 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikoz idatziz lor lezake.