Gaur hasiko dira Amute-Jaitzubiko bidegorria asfaltatzen
Gaur eta heldu den astelehenean egingo dituzte Amute eta Jaitzubia lotuko dituen bidegorri zatiaren asfaltatze lanak. “Errepidea ez da itxiko, baina aldizkako trafikoa egongo da egun osoan zehar” jakinarazi dute.
Gipuzkoako Foru Aldundia ari da bidegorria eraikitzen, 1.385 metroko luzera izango du, eta Amuteko eta ospitaleko biribilguneak lotuko ditu, errepidearen ondoan doalarik. Bizikletentzako ez ezik, oinezkoentzat ere balioko du, lau metroko zabalera izango baitu, bi metro bizikletentzat eta beste bi oinezkoentzat.
Bidegorri berriaren obrak 1’2 milioi euroko aurrekontua du eta, aldundiaren arabera, martxa onean doa: “Datozen asteetan amaituko da”.
Bidegorria, Ederbidea sarean txertatuta dago. Aldundia, Nafarroako Gobernua eta Pirinio Atlantikoetako Departamendua garatzen ari dira Ederbidea, eta Europako Batasuneko Poctefa programaren finantzazioa jasotzen du.