'Denak berdin' inauterietako kartel irabazlea
Denak berdin goiburuko kartelak irabazi du 2019ko inauterietako lehiaketa. Oier Gil Mendizabal hondarribiarra nagusitu da aurtengo deialdian. Berea izan da lehiaketara aurkeztu diren hamasei lanetatik onena. Hala, Gilek diseinatutako Denak berdin-ek iragarriko ditu martxoaren 1etik 4ra ospatuko diren Hondarribiko inauteriak.
Estitxu Ortolaiz argazkilariak, Aritz Enparan koru zuzendariak eta Menina tailerreko Idoia Seijo artisauak osatu dute epaimahaia, Maria Serrano eta Kalixa Silanes Turismo eta Kultura zinegotziekin batera; idazkari lanetan Goio Uriarte Kultura teknikariak jardun du.
Otsailaren 25etik martxoaren 5era erakutsiko dituzte lehiaketara aurkeztutako hamasei lanak, Arma Plaza kultur guneko goiko solairuan muntatuko duten erakusketaren barruan.