Kataluniarentzat demokrazia eskatu dute
Gure Esku Dago plataformak deituta, ehunetik gora herritar elkartu dira gaur arratsean Hondarribiko San Pedro kalean. Konponbidea, democracia, llibertat goiburua izan du deialdiak eta bildutako askok Kataluniako nahiz Euskal Herriko banderak erakutsi dituzte, baita hori koloreko ikurrak ere.
Gaur goizean hasi da Kataluniako politikari eta gizarte mugimenduetako buruzagi independentisten aurkako epaiketa Madrilen. Gure Esku Dagok herritarrei deia luzatu die, prozesatutakoekin elkartasuna adierazi eta erabakitzeko eskubidea defendatu dezaten.
Igandean manifestazioa egingo dute Donostian, 12:00etan Katalunia plazatik abiatuta.