Kataluniaren alde elkartuko dira bihar Hondarribian
Auzipetu katalanei babesa adierazteko helburuarekin, elkarretaratzea egingo dute bihar, asteartez, Hondarribiko San Pedro kalean. Konponbidea, democracia, llibertat goiburua izango du eta 19:00etan hasiko da.
Bihar hasiko da, Madrilen, Kataluniako politikari eta gizarte mugimenduetako buruzagi independentisten aurkako epaiketa. Gure Esku Dago-k salatu duenez, “erabakitzeko eskubidearen aurkako epaiketa” da, eta herritarrei deia luzatu die, eskubide horren defentsan mobilizatu daitezen.
Helburu berberarekin, larunbatean manifestazioa egingo dute Donostian. 12:00etan abiatuko da Katalunia plazatik, eta elementu horiak eramatea eskatu du Gure Esku Dago-k. “Elkartasun kolorez jantziko ditugu Donostiako kaleak”, esan dute.