Bertsoz jarriak, hitzez erantzunak
Blagan Euskara Elkarteak antolatuta, Euskara oholtzatik at bertso solasaldia egin zuten atzo arratsean Hondarribiko Kultur Etxean. Fermin Muguruza eta Galder Izagirre musikariek luze eta zabal erantzun zituzten Irunabar bertso bilguneko Manu Goioganak jarritako galderak. Arrakastatsua oso izan zen ekitaldia, leporaino bete baitzen Denda kaleko eraikineko areto nagusia