Maribop taldeak lehen diskoa aurkeztuko du Etxeberrian
Francesco Giglio eta Peter Walsh musikariek osatzen duten Maribop taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean Hondarribiko Kale Nagusiko Etxeberria tabernan. 21:00etan hasiko da eta sarrera libre izango da.
Hondarribiko bikoak Un Munnu dintra un Munnu diskoa aurkeztuko du, euren lehenengo lana.
Jatorriz siziliarra eta irlandarra dira, hurrenez hurren, Giglio eta Walsh. Horrek eragina du euren musikan. Izan ere, gustu komunak badituzten arren (jazza, elektroa…), bakoitzak bere eraginetatik jartzen du konposizioetan, dub-reggaetik hasi eta Mediterraneo eta Afrika iparraldeko doinuetaraino.