Hondarribia-Marlaxkak garaipena lortu zuen larunbatean
Hondarribia-Marlaxka A-k, Gorengo Mailako ordezkaria 3-1 nagusitu zitzaion Gros D taldeari, Gipuzkoako Ligako laugarren jardunaldian. Hiru puntu horiei esker, laugarrenarekin berdindu dute hondarribiarrek.
Lehen Mailako B taldeak ere hiru puntu lortu zituen, Hernanin. Bigarren Mailakoek, aldiz, berdindu egin zuten. Hirugarren Mailako hiru taldeei dagokienez, F taldea E-ri nagusitu zitzaion derbian, eta Hondarribia-Marlaxka D-k Fortuna C-rekin galdu zuen.
Taldeko arduradunen hitzetan, jardunaldi ona izan da laugarrena: “Emaitzak eta taula gainean ikusitako jokoarekin kontent agertu dira. Badirudi pasa den asteko beheraldia gaindituta jokalariek datorren jardunaldiei begira baikor jarraitzen dutela”.