Gaur Amuten aurkeztuko dute Mendelu-Eskapatxulo eremuko azterketa
Astelehenean Mendelu auzoan egin zuten aurkezpena.
![Mendelu-Eskapatxulo](http://bidasoa.hitza.eus/site/files/2019/01/mendelu-eskapatxulo.jpg)
Arma Plazan jarri dute erakusketa
Mendelu-Eskapatxulo eremua ordenatzeko aurretiazko azterketari buruzko azalpenak emango dituzte gaur (asteazkena) Amute-Kostako auzo egoitzan. 19:00etan hasiko da bilera, auzotar guztiei irekia.
Azterketa horren inguruko erakusketa jarri dute gaur Arma Plaza kultur guneko goiko solairuan. Otsailaren 10era arte bisitatu daiteke, turismo bulegoaren neguko ordutegian: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 18:00etara, eta igandeetan 10:00etatik 14:00tara.