Asteazkenean ipuinak itzuliko dira Zuloaga Etxera
Urteko lehen ipuin kontaketa jasoko du asteazken honetan (hilak 30) Hondarribiko Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak. Maite Francok 4 eta 7 urte bitarteko haurrekin jardungo du kontu-kontari. 18:00etan hasiko da emanaldia. Beti bezala, sarrera librea da, aretoko 40 lekuak bete arte.