"Ingelesez abesteak ez dizu bermatzen kanpora aterako zarenik"
Ostiralean Galder Izagirre Berri Txarrak taldeko bateria irundarrari eginiko elkarrizketa luzea argitaratuko du Oarso Bidasoko HITZAk papereko edizioan.
Blagan Euskara Elkarteak Fermin Muguruza eta Galder Izagirre musikari irundarrak elkartuko ditu otsailaren 6an Hondarribiko Kultur Etxean. Euskara oholtzatik at goiburuko bertsoz gidaturiko solasaldia izango da, eta Irunabarreko kide Manu Goiogana ariko da, nolabait esateko, gai-jartzaile bezala. HITZAk gaur egin dion elkarrizketan Izagirrek onartu duenez, oraindik ez dira ekitaldia prestatzeko elkartu: “Guk bertsoak ez ditugu botako, baina bistan denez inprobisatu beharko dugu”.
Ostiralean argitaratuko du Oarso Bidasoko HITZAk Izagirreri eginiko elkarrizketa luzea, papereko edizioan —Internetek, hurrengo astelehenean—. Elkarrizketan, bateria bezala orain 26 urte debutatu zuenekoaz, DUTen garaiaz, Berri Txarrak taldeak bizi duen une gozoaz, eta bere beste pasioa den argazkilaritzaz luze mintzatu da Izagirre.