Inauterietako kartel lehiaketa abian da
Hilaren 30 eta 31n, eta otsailaren 1ean, hiru egun horietako batean entregatu behar dira lanak BAZ bulegoan, 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara.
Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak 2019ko Inauterietako kartel lehiaketa antolatu du, non edozein pertsonak parte hartu ahal izango duen. Erabiliko duten teknika librea izango da: margoa, marrazkia, kollage, etab., lanek derrigorrez jatorrizkoak izan beharko dute.
Joan den astean Inauterietako kartel lehiaketara aurkezteko epea ireki zuen Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak. Ohi bezala, lehiaketa irekia da eta edozein teknikan eginiko jatorrizko lanak aurkezteko aukera izango da. Kartelak, hori bai, bertikalak izan behar du, 70×50 zentimetrokoa. Karteletan jarri beharreko leloa, honakoa: Hondarribia – Inauteriak 2019.
Hilaren 30 eta 31n, eta otsailaren 1ean, hiru egun horietako batean entregatu behar dira lanak BAZ bulegoan, 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Irabazleak, Hondarribiko Inauteriak iragartzeaz gain, 450 euro jasoko ditu.
Kultura departamentuak Hondarribiko Inauterietako kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa antolatuko du. Otsailaren 25etik martxoaren 5era arte jarriko dute Arma Plaza kultur eta turismo gunean.