Blaganek Fermin Muguruza eta Galder Izagirre elkartuko ditu
Hondarribiko Euskara Elkarteak bertsoz gidaturiko solasaldia antolatu du otsailaren 6rako.
Hondarribiko Blagan Euskara Elkarteak Fermin Muguruza eta Galder Izagirre (Berri Txarrak) musikari irundarrak elkartuko ditu otsailaren 6an. Euskara oholtzatik at goiburuko solasaldi bertso gidatua antolatu du Blaganek egun horretarako.
Denda kaleko Kultur Etxeko areto nagusian egingo dute, 19:00etan hasita. Irunabar elkarteko kide den Manu Goiogana bertsolari irundarrak gidatuko du solasaldia.