Okerrena igarota, enbatak ez du kalte handirik eragin
Arratsaldeko itsasgorak irudi ikusgarriak utzi ditu, olatuek babes-hormak gainditu dituztelako.
Aparteko gorabeherarik eragin gabe pasa da urteko lehen denboralea. Gauerdira arte alerta laranja indarrean egongo den arren, okerrena pasatu dela dirudi. Goizeko haize bortitzak zenbait edukiontzi mugitu ditu eta landa eremuan hiru zuhaitz puskatu. Hortik aparte, ezer gutxi.
Arratsaldeko itsasgorak irudi ikusgarriak utzi ditu, olatuek babes-hormak gainditu dituztelako. Baina, momentuz behintzat, ez du ematen itsasoak Hondarribian kalte esanguratsurik eragin duenik.