1999 urteko Kimuak proiektatuko dituzte ostiralean Amuten
Besteak beste, Asier Altuna eta Telmo Esnal, Begoña Vicario, Ramon Barea edota Tinieblas Gonzalezen lanak dira proiektatuko dituztenak.
1999 urteko Kimuak proiektatuko dituzte ostiralean Amute-Kosta auzo elkartean, 19:30etik aurrera. Aurten 20 urte bete ditu Euskadiko Fimategiaren programak. Urtero EAEn ekoitzitako film laburren katalogoa osatzen du filmategiak, eta aurreneko bost urteetako film laburrak proiektatuko dituzte Amuten.
Azaroko azken ostiralean 1998ko katalogotik hautatutako lanak ikusi zituzten eta, ostiral honetan, programaren bigarren urteko zortzi ikus-entzunezko ikusteko aukera izango da. Besteak beste, Asier Altuna eta Telmo Esnal, Begoña Vicario, Ramon Barea edota Tinieblas Gonzalezen lanak dira.