Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Gogoz sartu da urteko lehen enbata

Eguerditik aurrera abisu horia emanda dago gaurko, eta alerta laranja bihar egun osorako. Euri asko eta itsaso zakarra espero da.

Enbata
Hondarribia
2019/01/22

Iritsi da urteko lehen enbata, baita gogoz iritsi ere. Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez prezipitazio asko dakarren fronte indartsu batek Euskal Herria zeharkatuko du gaurtik etzira bitartean: “Datorkigun denboralea gogorra izan daiteke, izan ere, hainbat aldagaiek (elurra, prezipitazioa, haizea, eta itsasoko egoera) eragindako egoerak muturrekoak izan daitezke”.

Eguerditik abisu horia emanda dago gaurko, astearterako. Gipuzkoako kostaldean euri iraunkorrak, haize bolada indartsuak eta olatuak espero dira. Bihar egoerak okerrera egingo du, eta alerta laranja ezarri dute egun osorako. Egoera horren aurrean, biharko Damarriko azoka bertan behera geratu da.

Asteazkenean euri asko botako du, 24 ordutan 80 litrora iritsi daitekeelarik —gaurko 60 litro arte espero da—. Itsasoari dagokionez, asko zakartuko da eta ez itsasoratzeko eskatu du Segurtasun Sailak. 4-6 metro arteko olatuak espero dira eta 7 indarreko ipar-mendebaldeko haizea. Olatuek gogor jo dezakete kostaldea eta babes hormak gainditu ditzakete. Udalak Bentako beheko aparkalekuan seinaleak jarri ditu, “uholde arriskua iragarriz”. Horrez gain, espigoia eta Kai Berriko oinezkoen bidea itxiko ditu. “Hiritarrari tentuz ibiltzea eskatzen zaio”, gaineratu du udalak.

Ostegunean enbatak indarra galduko du. Euria egiten jarraituko du, gutxiago bada ere. Olatuen altuera baxuagoa izango da eta ez du hain gogor joko. Nolanahi ere, abisu horia eman dute ostegunerako Gipuzkoako kostaldean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.